top of page

Biktimologiaren Munduko Elkartearen 17. Nazioarteko Sinposioa

Guerra-Ucrania.jpg

Biktimizazioa mundu digital batean: biktimei erantzuten eta haiekin konektatzen

Donostia / San Sebastián (Euskal Herria, Espainia)

2022ko ekainaren 5etik 9ra

Biktimologiaren Euskal Elkartearen oharra:

Ukrainaren inbasioaren aurrean, Jardunaldi hau inoiz baino beharrezkoagoa da bizitzaren eta giza eskubideen balioa berresteko eta indarkeriaren biktimei laguntzeko herrialde ezberdinen arteko elkarrizketa global baten alde egiteko, sufrimenduaren eraginaz eta horrek sortzen dituen betebehar sozialez hausnartuz.

Hiri Irekia

Hiri ireki hau, erabat irudikatua.

Emana ez den hiri hau, gizatiarra

soilik.

Hiri hau, bere burua beti harresirik

gabe nahi izan zuena

Eta dena onartzen duena eta ederra

dena alferrik.

Gabriel Celaya, San Sebastián (1989)

Fondo abstracto

Kredituen aintzatespena: 50 ordu

ONGI ETORRI.
17.- International Syposium of de World Society of Victimology

Sinposium honek ezagutzak ikuspegi eta diziplina askotatik trukatzeko aukera emango die arlo akademikoan eta ikerketetan diharduten pertsonei eta biktimekin lan egiten duten profesional nahiz boluntarioei, baita politika publikoen kudeatzaileei eta teknikariei ere.

 

Diziplinarteko ikuspegi horren bidez, sinposiumak, delitu eta biktimizazio digitalaren detekzioa, prebentzioa, ikerketa, epaiketa eta erantzun orokorrak aztertu ez ezik, aukera bat eskainiko du ere biktimologiaren gai klasikoak eta garaikideak birpentsatzeko, giza eskubideen askotariko alderdiei erreparatuta.

 

Horregatik, hain zuzen, gai horietan interesa duen pertsona oro ongietorria izango da.


 

MEZU GARRANTZITSUA PARTE-HARTZAILE GUZTIEI

AZPIGAIAK

Biktimologiaren gaur egungo ikuspegiak

  • Biktimizazioari buruzko azalpenak eta teoriak

  • Biktimizazio motak

  • Biktimak eta justizia penaleko prozesua

  • Justizia lehengoratzailea

  • Justizia trantsizionala

  • Botere-abusua

  • Biktimari laguntzeko zerbitzuak

  • Biktimak eta ingurumen injustizia

  • Biktimak eta krimen transnazionalak

  • Ondorio biktimologikoak COVID-19arengatik

 

Biktimizazio digitaleko ereduak

  • Indarkeria eta sexu biktimizazioaren formak

  • Biktimizazio forma finantzarioak

  • Poli-biktimizazio digitala

  • Zibergerra eta ziberterrorismoa: perspektiba biktimologikoak

 

Biktimizazio digitalaren eraginak/inpaktua

  • Eragin emozionala/psikologikoa

  • Trauma, biktimizazio digitalean

  • Trauma, terrorismo digitalaren biktimengan

  • Finantza eta gizarte eragina

 

Ikerketa, teoria eta praktika aro digitalean

  • Biktimologiako perspektiba teorikoak

  • Biktimologiako ikerketa metodologiak

  • Biktimologia ikertzeko ikuspegi teknologikoak

  • Biktimologia parte-hartzeko ikertzeko ikuspegiak

 

Justizia penala eta biktimizazioari (digitala) emandako erantzun juridikoak

  • Ziberkriminaltasunaren ikerketa

  • Delitu digitalei aurre egiten

  • Delituei emandako erantzun digitalak

  • Gogoeta etikoak, arlo digitalean pribatutasuna zaintzeari begira

Berriak

Programa

Informazio praktikoa

Biltzar

LogoWSV.png
Logo uik negro.png
logovic.jpg
Dipu.png
logoIVAC.bmp
descarga.png
descarga (1).png
Kuursal 2.png
STM.jpg

© Sociedad Vasca de Victimología

Web-arduraduna: gomez.zapiain@ehu.eus 

bottom of page