Gizarte programa
Egunero, arratsaldez (19:00etatik 20:30era), doako ikuskizun artistiko edo bisual bat egingo da, interesa duten guztiei irekia, sinposioko parte hartzaileez gain. Ondoren, eztabaida bat egingo da artista, zuzendari, parte hartzaile (biktimak) eta publikoarekin, unibertsitateko campuseko Carlos Santamaría zentroan, Antonio Beristain auditoriumean (ingelesez eta gaztelaniaz):
Ekainak 6: Genero indarkeriari buruzko musika errestauratiboa. Francisco José Ríos-López konpositore eta orkestra zuzendariak, Rocío Redondo Almandoz kriminologoak eta Aitor Úcar González interpreteak, diziplinarteko talde bat osatuz, musika topaketa bat proposatzen digute, genero indarkeriaren biktima guztiek (eta haiekin lan egiten duten profesionalek) parte har dezaten. Bertan, PARADIGMA II: y el olvido registró tus ausencias gitarrarako obra interpretatuko da, gizartean genero indarkeriaren fenomenoa ikusarazteko eta musikalki irudikatzeko helburuarekin sortu zena. Ondoren, elkarrizketa bat antolatuko da, eta parte hartu nahi duten guztiek beren esperientzia pertsonala partekatu ahal izango dute.
Ekainak 7: Genero indarkeriaren biktimen emantzipazioa eta errestaurazioa flamenko dantzaren bidez Elisabeth Garmendiaren eta Soledad Ruzen (El Duende flamenko zentroa) parte hartzearekin. Publikoarekin egingo den eztabaidan, irudimen artistikoa eta zaurgarritasunaren eta ahalduntzearen kontzeptuei buruzko gogoeta sartuko dira, gutxiengo etnikoetako emakumeen eta emakume migratzaileen gehiegizko ordezkapenari dagokionez, eta Espainian bitartekaritza (justizia errestauratiboa) debekatzeari dagokionez, bikote indarkeriako kasuetan, biktima emakumezko bat denean, eta erasotzailea gizonezko heldu bat.
Ekainak 8: “Adiorik gabe/Sin adiós” Donostiako terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimei buruz. Donostia da, Madrilen ondoren, indarkeria mota horren biktima gehien dituen hiria. Musikaren eta poesiaren bidezko memorializazioko proiektu artistiko bat da, eta Donostiako Udalaren babesarekin egin zen 2016an eta 2019an. 2016an, ETA talde terroristak hildako Francisco Javier Gómez Eloseguiren omenez, egindako pieza artistikoari buruzko film dokumentalaren zati bat proiektatuko da. Eztabaida jardueraren zuzendari Inesa Ariztimuñorekin eta Franciscoren anaia Josemi Gómez Eloseguirekin, askotariko biktimek parte hartu zuten proiektu orokorrari buruz.
Ekainak 9: Inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrei buruzko Vidas menores dokumental saritua, ingelesezko azpitituluekin. Filmak inoren kargura ez dauden adingabe marokoar batzuk eta haien familia ingurunea irudikatzen ditu Marokotik –beren sorlekutik– Espainiako, Frantziako, Alemaniako edo Suediako hirietara egindako bidaian. Eztabaida Alfredo Torrescalles zuzendariarekin eta Ane Viana adingabeak EAEn elkarrizketatu dituen ikertzaile doktorearekin, “biktimizazioaren” fenomenoari eta adingabeen kriminalizazioari buruz.
{1] Helbidea: UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa. Elhuyar plaza, 2 - 20018 Donostia. Lekutik 45 minutura itsasotik oinez edo 15 minutu autobusez.
Jarduera hau Barriola Zentroko auditorioan egingo da
Ignacio Mª Barriola zentroa
UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa
Elhuyar plaza, 1 - 20018 Donostia, aurreikusita zegoen eraikinaren aurrean).
ELIZAREN SEXU ABUSUAK JASAN DITUZTEN BIKTIMEI BURUZKO ERAKUSKETARA
El País egunkariko funtsekin, eta Juan Ignacio Cortés kazetariak, Lobos con piel de pastor (2018) liburuaren egileak, komisiotza lanak eginda, erakusketa honek Espainiako Elizaren sexu abusuen hainbat biktimaren argazkiak biltzen ditu, biktimizazio mota horri emandako erantzunen inguruan urrats eztabaidagarriak eman diren une honetan. Parte hartzaileek Juan Ignacio Cortésekin eztabaidatuko dute, argazki bakoitzaren istorio paregabeetako ageriko sekretu baten ideiari buruz, eta Espainiako kasuaren berezitasunei buruz, beste herrialde batzuekin alderatuta. Erakusketa hau sinposiorako egin da, doakoa da eta herritar eta parte hartzaile guztiek aste osoan zehar ikus dezakete.
ERAKUSKETA
VIDA
Gervasio Sánchez
fotokazetaria
Laborategi, San Telmo Museoa
2022ko apirilaren 8tik ekainaren 12ra
Donostia - San Sebastián
Doaniko sarrera
Gervasio Sánchezek (Kordoba, 1959) Kazetaritzako lizentziatura eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, 1984an. Kazetari eta argazkilaria den aldetik, azken 30 urteetako gatazka beliko gehienetan ibili da, eta horrela, hamabost gerratako lekukoa izan da, esaterako Golkokoa, Jugoslavia zenekokoak, Latinoamerikako zenbait (NIkaragua, El Salvador, Guatemala...), Afrikako batzuk (Ruanda, Sierra Leona...) eta Asiakoak. “El Heraldo de Aragón” eta La Vanguardia” egunkarietan irakurtzen ahal dira haren kronikak, baina beste hainbat komunikabiderekin ere lan egiten du (Cadena SER, BBCko espainierazko zerbitzua, “Tiempo” aldizkaria…).
Gervasio Sánchez Zaragozan bizi da, eta liburu asko argitaratu ditu, gatazka belikoei eta haien ondorioei buruz egin dituen erreportaje grafikoen laburpenak biltzeko. Lehena 1994. urtean argitaratu zen: “El cerco de Sarajevo”, 1992ko ekainaren eta 1994ko martxoaren artean gertatu zen Bosniako hiriburuko setioaren lana biltzeko. Azpimarratzekoak dira, baita ere, “Vidas minadas” (1997), Afganistan, Angola eta Kanboia bezala, minarik gehien dituzten herrialdeetako populazio zibilek pairatzen duten pertsonen aurkako minen kalteei buruz; “Kosovo, crónica de la deportación” (1999); “Niños de la guerra” (2000); “La caravana de la muerte: las víctimas de Pinochet” (2001); “Los ojos de la guerra” (2001), hau Manuel Leguinecherekin batera eginda, Sierra Leonan 2.000. urtean erahil zuten Miguel Gil gerra kazetariari egindako omenaldia dena; “Sierra Leona: guerra y paz” (2005), orduan misiolari zebilen Chema Caballerorekin (Premio Brunet 2006) eginda; “Desaparecidos” (2011), hiru kontinentetako hamar herrialdetan bortxaz desagerraraziko milaka pertsonei buruz; edo “Vida/Life” (2016).
Bere ibilbidea, Gervasio Sánchezek hainbat sari irabazi ditu. Horien artean, Argazkigintzako Sari Nazionala (200), Espainiako Erregea Kazetaritzako Nazioarteko Saria (2009), Ortega y Gasset Kazetaritza Saria (2008), Julio Anguita Parrado Kazetaritzako Nazioarteko Saria (2011) edo Cirilo Rodríguez Kazetaritza Saria (1996). Gainera, Zaragozako Seme Kutuna da (1998); Zaragozako Diputazio Probintzialaren Portugaleko Santa Isabelen Urrezko Domina jaso du (1998), Aragoiko Gobernuaren Merezimendu Profesionalaren Dimina (2004), eta 1995ean Andaluziako Kultura Saria irabazi zuen.
Hori guztia gutxi balitz, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (Unesco) 1998an Gervasio Sánchez "Unescoren Bakearen aldeko Mezulari Berezi" izendatu zuen.
informazio gehiago
Erakusketaren antologia
Gervasio Sanchezi elkarrizketa
Goya, margolari espainiar handitik abiatuta, indarkeriari buruzko elkarrizketa bat, Prado Museoan Fernando Savater filosofoarekin
Berriak
Noticias de Gipuzkoa
DonostiaKultura